Ekainaren 29an, Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan, herriak emandako soinu jole handi bat izan dute gogoan elgetarrek: Elgeta edo Intxuzabal izenez ezaguna den Jacinto Rivas.
Antzerki,dantza eta musikaz osatutako omenaldia izan da: Elgeta soinujolearen bizitza kontatu eta antzeztu da, bertan musika eskolako June Odriozolak eta Saioa Leturia parte hartu dutelarik.: alboka eta txalapartaren bidez girotu dute emanaldia.
Omenaldi hau herriko plazan izan da eta jendez lepo egon da.