ELKARTRUKEA VALENTZIAN GAZTE BANDA ETA ORKESTRAREKIN


Martxoaren 8 eta 10 bitartean Valentzian izan gara:

Bergarako Musika Eskolako  66 lagun: 10-17 urte bitarteko ikasleak: Gazte Banda, Orkestra, irakasle eta udaleko hezkuntza zinegotzia, Valentziako Godella eta Mislata herrian izan gara.

Primeran pasatu dugu: ondo pasatu, elkarrekin harremanak estutu eta musikaz gozatu dugu.

Ostiralean Godellako Abadia San Jose aterpetxera heldu eta azken entsaioa egin genuen.

Larunbat goizean Union Musikal Mislatako kideekin Valentzia zehar bisita turistikoa egin genuen -pre fallak izanez, hiriburuko kaleetan bertako giroa eta hainbat banda entzuteko aukera izan genuen- eta arratsaldean Mislatako Centro Culturalean bertako eskolakoekin batera kontzertua eskaini genuen.

Igandean berriz, Monasterio de Piedran bisita egin eta Bergarara bueltatu ginen.

 

Apirilaren 27an eurak egingo digute bisita!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude