Euskal Dantzak ikasleen eskutik


Atzo, maiatzak 6, Bergarako musika eskolako Dantza ikasleek emanaldi bikaina eskaini zuten San Martin plazan.

Gaur egun, Bergarako Musika Eskolan 90 dantza ikasle ditugu eta atzo, 6-12 urte bitarteko 50 neska-mutikok, Eneko Galdos irakaslearen gidaritzapean, Euskal Herriko hainbat txokotako euskal dantzen erakusketa egin zuten.

Hasteko eta agurtzeko,  dantzari txikienek Ikurrin Dantza dantzatu zuten.

Ondorengo, talde desberdinetan honako dantzak egin zituzten: Brokel Dantza, Zinta Dantza, Axuri beltza, Zazpi jauzi, Makil Dantza, eskuko dantzak, zortzikoa…

Dantza emanaldiari bukaera emateko, denek elkarrekin Sorgin Dantza eta Polka dantzatu zuten.

Asko izan dira  gainditu beharreko zailtasunak, baina azkenean urte terdi geroago, San Martin plazan emanaldi hunkigarri eta polita egitea lortu zuten guren dantzariek!!

Zorionak dantzari guztiei, gurasoei eta Eneko irakasleari eta eskerrak bertara gerturatu zinenten guztiei.

Kultura segurua eta beharrezko adelako!!!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude