GAU BELTZA


Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri eta Bergaran  herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, aurten ere Gau Beltza ospatuko dugu.

Dantza, kantua eta kalejira  Musika eskolako ikasleak girotuko dugu:

Hori dela eta, urriaren 29an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, entsaio aretoan egingo dugun entsaio irekira gonbidatzen zaituztegu. Ikasle eta guraso guztiak gonbidatuta zaudete. Bertan, eskolan bertan landu ditugun abestiak kantatuko ditugu (gurasoak bertan erraz ikastekoak).

-Urriaren 31n, osteguna, arratsaldeko 18:00etan plazan elkartuko gara.

Honekin batera, egitarauaren kartela eta girotuta joateko argazkiak txertatzen dizkizuegu (mozorro, makillaje, kandela…..)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude