Mugarik gabeko Musikarien elkartearekin elkarlanean, konexioa Guatemalakin


Bergarako Musika Eskolakook MUGARIK GABEKO MUSIKARIEN ELKARTEarekin elkarlanean, Guatemalako El RECUERDO Kultur Kooperatibako Musika Eskolarekin konexioa egin genuen urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Musika partekatzeaz gain, bi herrialdeetan GENERO INDARKERIAREN aurkako bizipenak eta iritziak partekatu genituen. Maite Aristegi Martxantera elkarteko kidea eta musika eskolako ikasleak, Euskal Herriko egoerari buruz hitz egin zuen. Konexioari bukaera emateko gure Big Band taldeak emanaldia egin zuen eta Guatemalako musika eskolako ikasleek irakasleek marinbekin agurtu zuten elkartrukea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude