EGUNAK: Martxoak 16, Apirilak 13, apirilak 20 (larunbatak)(45’)
ORDUA. 11:00-11:45
TOKIA: Bergarako Musika Eskolan
NORI ZUZENDUTA: 1-4 bitartekoentzat (ikastaroa bukatzen denerako urtebete eduki behar da.
PREZIOA: 46€ / 40€ ikasle eta bazkideak
IRAKASLEA: Maite Vicuña
IZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 8a
Helburu nagusia umeak musikaz gozatzea da bere gurasoekin batera. Eremu erosoa eskeintzen da umeak abestuz, jolastuz eta dantza eginez, denen artean musikaz gozatzea.
– Tailerraren garapena:
Tailerra garatzeko, metodologia aktiboa erabiliko da Gordon metodoan oinarrituta.
Gordon metodoa, arreta goiztiarran oinarritutako programa da 0-3 urte bitarteko umeentzat Edwin Gordon Music Learning Theory garatuz, bertan, “Audiation” landuz. Audiation terminoa, musika ulermenarekin pentsatzea da, hau da, musika bizipenaren bitartez, harremana, komunikazioa eta adierazpena garatzea.
Dinamika desberdinak landu egiten dira abestiak eta errezitazioak erabiliz, ahotsa musika tresna bakarra izanik. Honekin batera, mugimenduarekin zerikusia dituzten ekintzak gauzatzen dira. Alde batetik, umeei ama edo aitaren bitartez, erritmoa sentitu dezaten aukera ematen zaie; bestetik, umeari bere gorputza mugimenduaren eta musikaren bitartez jabetzeko aukera ematen zaio
![](https://bergarakomusikaeskola.com/wp-content/uploads/2024/02/musika-familian-1-724x1024.jpg)