Bergarako Musika eskolako txalapartari, trikitilari eta dantzariak, Erandio eta Aramaioko ikasleekin batera, Galizian izan dira aste santuko bigarren astean (Rianxo herrian).
Bertan, Galizia eta euskal folklore fusioa egon da 5 egunez.
Ikasleak etengabe egon dira jotzen eta dantzatzen formatu ezberdinetan:
-Riveirako istitutuko aretoan 45 minutuko Musika eta Dantza emanaldi bat eskaini zuten eta ondoren, istitutu osoan zehar kalejiran ikasle guztiak Dantza jarri zituzten.
-Rianxo herrian, herriko alkateak bisita gidatua eskaini zigun bertako ohiturak eta historia ezagutzeko.
– Herriko plazan, bertako Musika irakasleek saio didaktiko bat ere eskaini ziguten eta gure ikasleek hainbat istrumentu sortzeko aukera izan zuten.
-Honez gainera, Rianxoko folkore talde desberdinekin, gaiteroak, dantzariak, pandero joleak, kaleak alaitu eta elkarrekin emanaldiak egin ditugu.
Ikasleentzat oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da: bertako kultura, hizkuntza eta musika ezagutzeaz gain, gure ikasleen arteko harremanak sendotzeko balio izan du.