XXXI.UDABERRIKO JAIA – MUSIKA EGUNA


Bergarako Musika Eskolak 39 urteetan zehar heziketa musikala eskaini die bergararrei.

Ibilbide luze honetan, herriko talde musikalekin elkarlanak garrantzi handia izan du. Horrela, elkarlanean, sortu zen duela 33 urte UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA.

Jai honek bere eboluzioa izan du eta aurten, bi urte eta gero, pandemiaren baimenarekin, berrikuntzekin gatoz: 

Musika auzoetara eramango dugu eta ondoren erdigunera joango gara.

Herriko musika taldeen partaidetza ere izango dugu eta bertako ikasle eta gurasoak ondorengo ekitaldietan parte hartzera (kantuan, dantzan…) gonbidatzen zaituztegu:

-11:00 Musika auzotan:

  • Kantu Jira trikitilariekin: Matxiategin (kayak taberna parean)
  • Dantza Jira: San Antonion
  • Biolin eta Tronboi taldeak: Bolun

-12:30 Kontzertua San Martin plazan

-13:15 Plaza Dantzak

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude