XXXII. UDABERRIKO JAIA- MUSIKA EGUNA


2023ko maiatzak 21, igandea

Duela XXXII urte sortutako Udaberriko Musika jaia, inoiz baino indartsuagoa dator.

Zatoz, eta gozatu gurekin Herrixan ospatuko dugun MUSIKA EGUNA.

Eguardiko 12:00etan hasita, eta Bergarako hainbat muiska taldeekin elkarlanean: Bergarako Banda, Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Bergarako txistulari Banda, Bergarako Aritzeta abesbatza…musika eta dantzaz beteko dugu gure herrixa.

Gurasoak bereziki gonbidatuta zaudete kantu-jiran parte hartzera eta plazan egingo den kontzertuan ere abestera.

Kontzertuan, bi kanta, modu popularrean abestuko ditugu. Idoia Aurmendiren “ Viejo refranero” eta Urretxindorraren “ Aitorren Hizkuntz Zaharra”

Animatzen zaretenekin, azken abesti hauek ikasteko maitzaren 17an, asteazkena arratsaldeko 19:00etan egingo dugu ensaioa Musika Eskolan.

Bazkarira ere animatzen zaituztegu, eta ondoren egingo den jaialdian ere zuen sem-alabekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bazkari popularrean parte hartzeko deitu Musika Eskolara eta erreserbatu zure ticketa. Ondoren ez da faltako musika-festa giroa .

  • Haurrak eta gazteak(18 urte arte) 15€
  • Helduak 20€

Ticketa hartzeko azken eguna: maiatzak 17.

☎️943765780

🖥idazkaritza@bme.e.telefonica.net

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude