2024-2025 matrikulazio epea zabalik!


2024-2025 ikasturterako Bergarako Musika eta Dantza Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.

Eskolaren  helburuak hauek dira:

Musika eta Dantza kulturaren sustapena bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez; batik bat praktikoa eta bereziki talde jarduerak egiteko.

Edozein adinetako zaleei musika eta dantza irakastea da. Musika-hezkuntza eta dantza, kultura-ondasun denez, herritar guztientzako eskuragarri izatea.

Bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza ematean arduratzea.

Bergarako musika entitateen: Bergarako orfeoia, Aritzeta Abesbatza, Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, e.a. harrobi izatea.

Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia, gaur egungo musika (rock, pop…) eta euskal dantzak

2024-2025 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:

Aurten, musika eskaintza hainbat berrikuntzekin dator: istrumentoei dagokionez, kontrabaxua gehitu  dugu.

Bestalde, Txikiendako eskaintza berrituta dator Musika eta Sormen txokoarekin.

Eta bukatzeko, eskaintza berezia prestatu dugu +55 adinekoentzat: Musikarekin gozatzen, Musika irakurketa, Taldea eta Dantza

  • Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
  • Musika eta Sormen Txokoa (5 urtetik aurrera)
  • Hasiberrien Abesbatza (5 urtetik aurrera)
  • Euskal Dantzak( 6 urtetik aurrera)
  • Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)
  • Helduentzako Hizkuntza musikala
  • Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
  • Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
  • Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
  • Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
  • Istrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.
  • Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria

Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:

  • Abesbatzak
  • Big Band
  • Dantza taldea
  • Fanfarrea
  • Gazte Banda
  • Gitarra taldea
  • Helduen Talde instrumentala
  • Konboak
  • Orkestra sinfonikoa
  • Trikiti taldea
  • Txistu taldea

Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea  eta kaleratzea da.

Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 7ra.

Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era

943 76 57 80 – 679 15 45 12

idaz@bergarakomusikaeskola.com

www.bergarakomusikaeskola.com

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude