FLAUTA TOPAKETA, IRUÑAN EUSKAL HERRIKO TRIKITI EGUNA ETA BANDEN KONTZERTU DIDAKTIKOA


Larunbatean, 12:30ean, MARIAREN LAGUNDIAKO elizan FLAUTA TOPAKETA izango da. Legazpi, Astigarraga, Zestoa, Lesaka, Bera, Donostiako Herrera, Loatzo eta Bergarako 70 flautajolek egitarau polit bat eskainiko digute.

Aldi berean, gure trikitililariak, Iruñara joango dira eta Euskal Herriko Trikiti Egunean parte hartuko dute.Igandean berriz, UDALPILOTALEKUAN, 12:30etatik aurrera, BERGARAKO BANDAKIN elkarlanean, KONTZERTU DIDAKTIKOA eskainiko da. Bigarren urtez, eskolako GAZTE BANDA ere bertan izango da eta herriko Bandarekin jotzeko aukera izango du.

Dagoeneko 500 gonbidapen banatu dittugu LH1,2,3,4 ikasleen artean Horrez gain eta ETORKIZUNEKO ENTZULEAK proiektuaren baitan, Leire Ugarteren eskutik hiru ikastetxeetan aurrelan didaktikoa egin da igandean eskainiko den egitarauaren inguruan

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude