Sorgin dantza eta Gazte Bandaren kalejira karnabaletan!!!


Otsailaren  8an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ohitura zaharrei jarraikiz Sorgin dantza Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Barrenkalen, Simon Arrietan eta Mz de Iralan.

Otsailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 16:30etatik aurrera,  Musika Eskolako gazteen bandaren KALEJIRA izango da. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herri Lagunak, Domingo Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkale, San Martin plaza, Musika Eskola.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude