Bergarako Musika Eskolako ikasleak Oñatiko Piano emanaldian


Debagoieneko eta Soraluzeko musika eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dute otsailaren 5ean, Oñatin. Bergara, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta, Oñati eta Soraluzeko ikasleek parte hartuko dute arratsaldeko 18:30etan hasita.

Guztira 9 eta 15 urte bitarteko 70 bat neska-mutikok parte hartuko dute emanaldian, gehiengoa Bergaratik gehien joangi direlarik.

Entzunaldi honek otsailaren bukaeran ospatuko den Andoaingo XIII. Piano Jaialdia prestatzeko balioko du.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude