Bergarako Musika Eskolako ikasleek urtero izan ohi dute presentzia jaialdi honetan eta aurtengoan ere 18 piano jole aritu ziren bertan. Eskolako Irakasle eta ikasleak pozik etorri dira egin duten lanarekin.
Andoaingo Piano jaialdia sortu zenetik 15 urte pasa dira eta Bergarako Musika eskolako ikasleek urtero izan dute presentzia jaialdi honetan. Andoaingo jaialdia oso motibagarria da ikasleentzat: Antolakuntza bikaina izaten da. Auditorio bikainean eta ikasleek “cola” pianoan jotzeko aukera daukate.