IÑAUTERIAK BERGARAKO MUSIKA ESKOLAREN ESKUTIK


Bergarako Musika Eskolak aurtengo iñauterietan ere bere presentzia izango du eta hainbat ekitalditan parte hartuko du:

 

*Otsailak 20, osteguna, Bergarako aratusteei hasiera eman diegu: 

19:00  Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin dantza eskaini dugu Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariok (75 ikasle inguru). Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere atera da domadorearekin.

Arratsaldeko 19:00etan plazan elkartu eta txistularein laguntzaz dantza eskaini ondoren, Txistulari eta trikitilariein kalejiran ibili gara,  honako geldialdiak eginez: San Martin plazan, Simon Arrietan, Fraiskozurin eta Iralan.

 

*Otsailak 22, larunbata

18:30   PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS pailazoen “Bizidantza” ikuskizuna, Bergarako Udal Pilotalekuan.

Aurtengo ikuskizunean EUSKAL DANTZAK garrantzi berezia izango du eta Bergarako musika eskolako  dantza taldeak gonbidapena jaso du bertan parte hartzeko; 25 dantzari irtengo dira taula gainera. Sei dantza ezberdinetan parte hartuko dugu:

Dantzen zerrenda:

1-BI KATU (AGURRA)

2-ASTOAREN LEGATZA (ZAZPI JAUZI) –Bikoteka

3-MARMOKAREN DANTZA (ESKU DANTZA) – Bikoteka.

4-KAMELEOIA (SAN PETRIKE)

5-HIZKUNTZEN BASOA (DANTZA JAUZIA) – Bikoteka

6-POZAREN PLAZA (FANDANGOA) – Bikoteka

 

*Otsailak 25, asteartea

16:30   Musika Eskolako gazteen bandaren KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude