BIKOTE NAGUSIENTZAKO 33.DANTZA TXAPELKETA, “Moises Azpiazuren oroimenez”


Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 33. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2018ko irailaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.

-16 urtetik gorako bikote guztiek izena eman ahal izan dute txapelketan; irailaren 7an bukatu zen epea eta guztira 11 bikotek eman dute izena

-E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako hiru kidek osatuko dute epaimahaia: Gabriel Alonso, Arantxa Garin eta Antton Mendizabalek hain zuzen ere.

-Txapelketa iluntzeko 19:30ean hasiko da Bergarako Seminarixoa aretoan.

  • Bikoteek FANDANGOA Bergarako Txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

Aurten berrikuntza batzuk sartu ditu dantzarien biltzarrak:

BI FROGA BETIKO DANTZA SAIOAN…

Txapelketa egitura berrian bi froga txertatuko dira egun ezagutzen dugun bikoteen saioan.

Froga bakoitza bi pausotakoa izango da, eta, aurkezpenean bezala, bata bestearen atzetik dantzatuko dute bikoteek, pauso bateko tartea utzirik, epaileek puntuak jar ditzaten.

Lehenengo frogan “besoen erabilera”ri erreparatuko zaio eta fandangoaren doinuz egingo da: Garai batean besoak oso gora eramateko joera gailendu bazen ere, jakin badakigu besoek lehen (plazan eta erakusketa ezberdinetan ere) beste naturaltasuna eta funtzionaltasuna zutela. Txapelketetan eta dantza taldeetan, aldiz, joera hauek baztertzen joan dira eta oso goian eramateko joera zabaldu da, adierazgarritasuna eta bizitasuna galduz. Besoen erabilera freskoago haiek edota asma litezkeen modu berri eta malguagotarantz jo nahi genuke.

Bigarren froga “espazio txikian” dantzatzekoa izango da eta hau arin-arinez dantzatuko da: Eremu txiki batean dantzatzea”: Sarri entzun izan dugun: “lehen saiatzen ginen ahalik eta leku txikienean dantzatzea”. Egia da azken aldian dantza soltea oso fisikoa, intentsitate handikoa eta espazio zabalekoa bihurtu dela, eta, agian, zokoratu direla zertxobait espazio txikiko pausu eta trebeziak: pikeak, gurutzatzeak…. Espazio labur batean dantzatzeak, gertutasunak, jarrera ezberdinak eskatzen dizkio dantzariari, eta hauen artean konplizitatea garatzen da.

Froga hauek sartzerakoan, logikoa da, bikoteen betiko dantza-saioaren iraupena murriztea; modu honetan, fandangoa eta arin-arina buelta erdira pasatuko dira.

 

ZOZKETA

  1. Elaia Elorza – German Aranburu                   AZPEITIA
  2. Idoia Narbaiza – Irati Olaizola                       LEGAZPI
  3. Maite Beobide – Mikel Subinas                    AZPEITIA
  4. Maider Aginaga – Iker Belintxon                  LEZO
  5. Laura Bastida – Ekain Uzkudun                     AZPEITIA
  6. Sara Chaves – Gorka Etxeandia                     GASTEIZ
  7. Maider Arrieta – Jon Ander Iriondo AZPEITIA
  8. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo             BERGARA
  9. Idoia Besada – Xabier Artola              PASAIA-IRUR
  10. Leire Eizmendi – Gorka Kerejeta                   ERREZIL-AZPEITIA

Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

  1. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
  2. Garaikurra eta 180 €.
  3. Garaikurra eta 170 €.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 125€ko dieta jasoko dute.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude