BERGARAKO MUSIKA ESKOLA SAN MARTIN JAIXETAN !!!


Bergarako Musika Eskolak gogor hasi du ikasturtea.

 

Ostiralean, irailaren 14ean, seminarixo aretoan , Bergarako Udalak babestuta, bikote nagusien dantza txapelketaren  ardura izango du Eskolak.

 

San Martinetan, ohi den bezala, danborradan ikusiko gaituzue. Irailaren 15ean, Helduen danborradan, konpañia japoniarrean izango gara perkusioarekin, Aitor Aranbururen gidaritzapean , eta Dantzariekin, June Nogueirasen zuzendaritzarekin.

 

Domekan berriz, Eskolako Gazte Banda jarriko du musika Haurren danborradan.

Eta hau irailaren hasiera besterik ez da, honek jarraipena izango du……

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude