Uncategorized


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA

ABENDUAREN 16an, OSTIRALA, ohiko BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA eskainiko dugu Hau Udal pilotelekuan izango da arratsaldeko 18:30etan. Parte hartuko duten taldeak: Suzuki taldea, Musika eta mugimendu tailerreko ikasleak, Hasiberrien abesbatza, Trikiti-pandero-perkusio eta dantza taldea, haurren abesbatza, orkestra sinfonikoa eta Gazte Banda. Bukaerako tuttia eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute […]


BIKOTE GAZTEEN EUSKAL HERRIKO XLIV.DANTZA SOLTEKO TXAPELDUNAK ANE JAUNARENA-MIKEL ESNAOLA LEZOTARRAK

Bergarako Musika Eskolak , Gipuzkoa Dantzarien Biltzarra eta Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatu du 2022ko azaroaren 27an, igandez, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoa aretoan (sarrera doan).  Aurten, 16 urtetik beherako 11 bikotek eman dute izena eta 10 aurkeztu Jatorriari dagokionez, bikote guzTiak gipuzkoarrak izan dira: Azpeitiko […]


SOKA TALDEA UNEDeko kurtso hasierako ekitaldian

Gaur, beste urte batez, Eskolako soka taldeak UNEDeko kurtso hasierako ekitaldian jotzen egon da.Eskerrik asko UNEDari gonbidatzeagatik eta zorionak gure ikaskeei egindako ekitaldi politarengatik!


Mizpirualde egoitzako aste kulturalean musika eskolako ikasleak

AZAROAREN 21Etik 27ra mizpirualde egoitzan Aste Kulturala ospatuko da eta Bergarako Musika Eskolako ikasleak bertan parte hartuko dute: Azaroak 21, astelehena: Soka Taldea Azaroak 22, asteartea: Hasiberrien abesbatza Azaroak 23, asteazkena: Trikiti, pandero eta gitarra ikasleak Azaroak 24, osteguna: Egoitza kanpoaldean musika eskolako gazte banda, ikasle eta gurasoak Saio guztiak […]


Santa Zezilia ospakizuna

SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNA Azaroaren 22an, Santa Zezilia, musikarien eguna da eta Bergarako Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasook, Euskal Herriko Musika Eskola guztiekin batera, Azaroaren 24an, osteguna, Santa Zezilia ospatuko dugu. Ohitura den bezala, arratsaldeko 17:30ean Gazte bandak eskolako ikasle guztiekin batera (musika tailerra, hizkuntza musikala, abesbatzak…), musika eskolatik plazaraino […]


Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleen kontzertua

Organo erromantikoaren nazioarteko XXIII.Zikloa aurrera doa eta hurrengo kontzertua, urriaren 29an, Bergarako Santa Marina Parrokian izango da arratsaldeko 20:00etan.  Kontzertua, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleek eskainiko dute. Egitaraua: Organoan: Itxao AlberdiTroisieme Choral……………………………………………………………..C.FranckOrganoan: Eugenio Etxebeste eta Lorea LarrañagaDeux Versets Procession sur l’Adoro de devote…………………..C. FranckOrganoan: Leo Juaristiles enfants […]


GAU BELTZA BERGARAN

Herriko hainbat talderekin elkarlanean, aurten ere gau beltza izango da Bergaran. San Joxepe elkartea, Bergarako Musika Eskola, Bedelkar, Ndank-Ndank, Aindau, gaubeltza.eus, Ugutz eta Bergarako udalaren laguntzarekin, urriaren 19a eta 31 bitartean hainbat ekintza izan ditugu: Gau Beltzean girotutako tailerrak, Musika Eskolako talde instrumentala eta abesbatzak plazan, txokolatada, Bautista leprosuaren bisita […]


Mugarik gabeko Musikarien elkartearekin elkarlanean, konexioa Guatemalakin

Bergarako Musika Eskolakook MUGARIK GABEKO MUSIKARIEN ELKARTEarekin elkarlanean, Guatemalako El RECUERDO Kultur Kooperatibako Musika Eskolarekin konexioa egin genuen urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Musika partekatzeaz gain, bi herrialdeetan GENERO INDARKERIAREN aurkako bizipenak eta iritziak partekatu genituen. Maite Aristegi Martxantera elkarteko kidea eta musika eskolako ikasleak, Euskal Herriko egoerari buruz hitz egin […]


ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXII.ZIKLOA

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXIII. ZIKLOA hasi da. Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia Gaztea eta AITOR OLEA organojoleak, datorren larunbatean, urriak 8, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Sta.Marina Parrokian. Sarrera doan.