Uncategorized


Gure ikasleak Erramu zapatuko ekintzetan

Apirilaren 1ean, larunbata, Erramu zapatua ospatuko da Bergaran. Egun osoko ekintzak egongo dira eta gure ikasleak ere protagonista izango dira: 10:45 Kalejira herriko kaleetan Bergarako Musika Eskolako trikitilariekin 11:30 Emanaldia Munibe plazan, Musika Eskolako dantzariekin: Zumarragako ezpata dantzan eta soka dantzan oinarritutako taldekako dantzak egingo dituzte gure ikasleek. 19:00 Plaza […]


FLAUTA TOPAKETA ASTIGARRAGAN

Datorren larunbatean, martxoak 25, Euskal Herriko hainbat musika eskolek antolatutako flauta topaketa egingo da Asitgarragako Erriberako atarian. Bergarako Musika Eskolako flatua ikasleak ere bertan egongo dira, irakaslearen gidaritzapean.


Debagoieneko Piano Jaialdia Oñatin

Otsailaren 25ean, larunbata, Debagoieneko Piano Jaialdia ospatuko da Oñatiko Santa Ana Aretoan. Debagoieneko musika eskoletako piano ikasleek parte hartuko dute eta tartean Bergarako Musika Eskolako 18 ikasle izango dira ekitaldi honetan, Amaia Urdangarin, Eli Mendiaraz eta Leire Ugarte irakasleen gidaritzapean. Adinaren arabera, 4 taldetan banatuta egongo dira.



SORGIN-DANTZA ETA GAZTE BANDAREN KALEJIRA ARATUSTEETAN

Badatoz, 2023ko aratusteak. Otsailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan,   Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariak kalera irtengo gara eta ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan. Otsailaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 16:30etan   Musika […]


2023 IKASTAROAK PREST!

Badatoz aurtengo proposamen berriak. AUKERA BERRIAK SORTUZ!!! IKASTAROAKOndo aztertu aukera guztiak eta zuretako moduko bat ikusten badozu ez galdu aukera eta otsailaren 22a baino lehenago eman Musika Eskolan izena!!!idazkaritza@bme.e.telefonica.net943765780 Musika familian: Familian musikaz gozatu ahal izateko, Maite Vicuña musikoterapeutak sortutako ikastaroa. Gordon metodoan erabiliz, abestian, dantzan eta perkusio txikian oinarritzen da. […]


Bretxa musikala

1813ko Donostiako sutearen gaineko Bretxa musikala urtarrilaren 13an estreinatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Guztira 3 emanaldi eskainiko dira: 13an, 14an eta 15ean. Eta martxoaren 4an Bergarara helduko da. Toti Martinez de Lezearen nobelan dago oinarrituta. Musika Eskolari aitortza: Bergarako Antzerki Musikala (BAM) elkarteaz gain, Bergarako Musika Eskolaren, Donostiako Union Artesana elkartearen, […]


Antzuolako ikasleen gabonetako kontzertua

Gabonetako emanaldiekin jarraitzeko, gaur (abenduak 19) Antzuolako ikasleen txanda da.Arratsaldeko 18:30ean Torresoroa Antzokian, instrumentu ezberdinekin eta kantuan 57 ikaslek, ilusioz eta gogoz prestatutako emanaldia eskainiko diete herritarrei.Ongi etorriak izango zarete!!!


HASIBERRIEN ABESBATZA GABON KANTEN JAIALDIAN AZKOITIN

Emanaldiz betetako asteburuari amaiera ona emateko, Abenduaren 18an floreaga ikastetxeak antolatzen duen Gabon Kanten jaialdian izan gara HASIBERRIEN ABESBATZAREKIN.Ze ondo abestu duten eta ze ondo pasatu dugun!!!