Euskal Herriko bikote gazteen Dantza txapelketa


Bergarako Musika Eskolak , Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko  Dantza Solte Txapelketa antolatuko du 2018ko azaroaren 25ean, igandez.

 

  1. 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
  2. Izena ematea: dsueltoa@gmail.com helbidearen bidez azaroaren 16a baino lehen.
  3. Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
  4. Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.
  5. Dantzarako ordenaren zozketa D.B.ek astean zehar egingo du.
  6. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoa aretoan.
  7. Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude