Azaroaren 22an, osteguna, Sta. Zezilia egunean Musika eskolako Ikasle, irakasle eta gurasuok ondorengo ekitaldien bidez ospatuko dugu:
17:30etan, Musika Eskolan hasita, gazte bandak eta ikasleak, San Martin plazaraino kalejira egingo dute.
Ordu berean, Trikitilariak San Martin Plazatik irten da, herriko kaleak animatuko dituzte.
Ondoren plazan elkartuta, 18:00ak aldean, ekitaldi txiki bat egingo dugu. Bertan, herri guztia gonbidatzen dugu, Euskal Herrian Euskaraz abestera.
Bukatzeko, gerturatutako guztientzat txokolatea banatuko da.