Debagoieneko Piano jaialdia: pianoaz gozatzen topaketa

Debagoienako piano jaialdia Bergaran egingo da. Oñati, Eskoriatza, Arrasate, aretxabaleta eta soraluzeko  .Adin ezberdinetako 71 pianojole hartuko dute parte Otsailaren 25ean Seminarixoan goizeko 9:30etatik egingo den jaialdian. Musika Eskolen elkartea eta Bergarako Udalak izango dira babesle nagusiak. Izan ere, asteburu berean euskal herri osoan ospatuko dira piano topaketa ezberdinak. Azkoitin, […]


Bergarako Musika Eskolak 40. urteurrena ospatuko dugu aurten, “herritik herriarentzat”

Bergarako Musika Eskolak 1983-84 ikasturtean zabaldu zituen bere ateak, Bergarako herritarrei heziketa musikala eskaintzeko helburu nagusiarekin. 40 urte hauetan kultur eragile eta ekintzaile moduan, herrigintzan ere, errotu da eskola gure Herrian. Herriko jai, ospakizun, edo ekitaldi kulturaletan eskolako presentzia ezinbestekoa da. Ikasleak batzutan, irakasleak besteetan. Herritik sortutako Musika Eskola, herriarentzat […]


San Joxepe elkartearekin elkarlanean ikastaroak

MUSIKAREKIN GOZATZEN (San Joxepekin elkarlanean) Azken bi urteetan izandako arrakastaren ondoren, aurten ere Musika Gozatzen ikastaroa antolatu dugu. Orf eta Willemsen metodoak erabiliz, gorputza eta ahotsa erabiliko dira musikaz gozatzeko. IRAKASLEA: Leire Ugarte EGUNAK: Martxoak 1 eta 22, ostiralak ORDUTEGIA: 11:15-12:15 TOKIA: JUBILATUEN ETXEA IZEN EMATEA: San Joxepen eta Musika […]


Musika Familian

EGUNAK: Martxoak 16, Apirilak 13, apirilak 20 (larunbatak)(45’) ORDUA. 11:00-11:45 TOKIA: Bergarako Musika Eskolan NORI ZUZENDUTA: 1-4 bitartekoentzat (ikastaroa bukatzen denerako urtebete eduki behar da. PREZIOA: 46€ / 40€ ikasle eta bazkideak IRAKASLEA: Maite VicuñaIZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 8a Helburu nagusia umeak musikaz gozatzea da bere gurasoekin batera. Eremu erosoa […]


Badatoz Aratusteak!

Otsailaren 8an, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan,  Bergarako Musika eta Dantza Eskolako trikitilariak, dantzariak eta Fanfarrea kalera irtengo gara eta ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza eskainiko dugu. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Fraiskozuri plazan eta Iralan. Otsailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 16:30etan   Musika Eskolako gazteen bandak […]


Eskolak ekoiztutako musikalak eta poltsak

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAn 40. Urteurrena ospatzen dihardugu.Hori dela eta, poltsak eta eskolak ekoiztutako musikalen bideoak salgai jarri ditugu.Peter Pan, Alizia, Bretxa…Gabonetan opari berezia egin nahi badozu, eskolan ditugu salgai.


Bergarako Musika Eskolako Gabonetako Kontzertua

. Bergarako Musika Eskolak (BME) Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 22an, 18:30ean, Udal Pilotalekuan. 400 lagun inguruk hartuko du parte talde ezberdinetan banatuta eta berezia izango da emanaldia; izan ere, urtarrilaren 6an 30 urte beteko dira BMEk euskarazko Miserableak musikala estreinatu zuenetik, eta obra hartako abestiak izango dira entzungai, besteak beste, beste […]


Antzuolako ikasleen emanaldia

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO Gabonetako emanaldiekin jarraitzeko, gaur, abenduak 18, ANTZUOLAKO ikasleek ANTZUOLAKO TORRESOROA aretoan eskainiko dute emanaldia 18:30etatik aurrera.Trikiti, piano, biolontxeloa, perkusioa, flautak, oboeak, gitarra, tronboiak, saxofoiak, klarineteak eta ahots teknikako ikasleak, egitarau polita prestatu dute


BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZAK KANTUAN BOLUAN ETA AZKOITIKO GABON KANTEN JAIALDIAN

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ETA HASIBERRIEN ABESBATZAK, Gabonetako emanaldiei emango diote hasiera asteburu honetan.Bihar, abenduak 16, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Boluko auzoan izango da HAURREN ABESBATZA emanaldia eskaintzen.Igandean berriz, HASIBERRIEN ABESBATZAKOEK, Azkoitiko GABON KANTEN JAIALDIAn hartuko dute parte!BERGARA, KULTURA, TRADIZIOA, ETORKIZUNA