2022-2023 hasiera eta matrikulazioa zabalik!

Uda musika eginez, ikasten,gozatzen eta gozarazten pasa ostean, prest gaude ikasturteari hasiera emateko.Irailaren 5ean, astelehena, 16:00etan hasita eta 19.00ak arte, instrumentuen ordu banaketa egingo dugu.Irailaren 7an, klase guztiak hasiko dira.Musika ikasiz, gozatu nahi baduzu, oraindik aukera daukazu. Irailaren 1ean matrikulatzeko epea zabalduko dugu, plazak amaitu arte!!!Matrikula egiteko aukera ezbedinak daude:· […]


AHOTSAK BATUZ KONTZERTUA

Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin. Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian. Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua […]


XXXI.UDABERRIKO JAIA – MUSIKA EGUNA

Bergarako Musika Eskolak 39 urteetan zehar heziketa musikala eskaini die bergararrei. Ibilbide luze honetan, herriko talde musikalekin elkarlanak garrantzi handia izan du. Horrela, elkarlanean, sortu zen duela 33 urte UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA. Jai honek bere eboluzioa izan du eta aurten, bi urte eta gero, pandemiaren baimenarekin, berrikuntzekin gatoz:  Musika auzoetara eramango […]


EUROPAKO GAZTEEN XIV. MUSIKA JAIALDIA, LUXENBURGON

2022ko maiatzaren 26tik 28ra Luxenburgon egingo da Europako Gazteen XIV. Musika Jaialdia. Euskal Herriko hainbat musika eskola bertan izango gara: OÑATI– ERRO TRADIZIONALEKO TALDEA BERGARA– EUSKAL KANTA ERRENTERIA-  DANTZA BILBO– HARI-TALDEA DONOSTI– BIG-BAND HERNANI– KONBO Bergarako Musika Eskolako taldeak BERMUSIKARI izenarekin aurkeztuko gara MIREN ELORZA –BIBOLINA, ALAZNE SUINAGA –BIBOLINA, DANTZARIA, […]


Badator korrika

Badator Korrika!!!Musikariok bertan egongo gara! HITZEKIN eta MUSIKAREKIN EUSKERAZ!!! Musikarion kilometroa Zumelaga parean izango da: 236-1 km. Apirilaren 1ean, ostirala 12:12an. Korrika kulturaleko ekitnzetan ere parte hartuko dugu: bezperan, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean, erraldoiekin batera irtengo gara trikitilali eta panderojoleak. Egunean bertan, arratsaldeko 19:30etan plaza dantzak gidatuko ditugu Seminarixoko karpan.


XVIII.Apirilean Musika

Martxoaren 27an hasi eta apirilaren 27ra arte izango da aurtengo Apirilean Musika. Musikarekin gozatzeko eta herritarrei gerturatzeko helburuz 28 ekintza antolatu ditugu: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak, musika kalean…. Dagoeneko 38 urte daramagu Bergarako Musika Eskolak herritarrei hezkuntza musikala gerturatzen, eta eginkizun horretan “ezinbestekoa” izan da Apirilean Musika ekimena. XVIII. […]


EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA

Martxoaren 26an, larunbata Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatuko da Pasaian eta Bergarako Musika eskolako trikiti eta pandero ikasleak bertan izango dira. Egun osoko egitaraua izango da: 11:30 Elkartzea 12:00 Kalejira 13:00 Kontzertuak: TRIKI-BLINDERS, TRIKIDANTZ, IRATZAR eta KORRONTZI 14:30 Bazkari herrikoia Trintxerpen 18:00 Kalejira erraldoia eta familia argazkia


Bakearen aldeko ekitaldia

UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko kide guztiak kalera aterako dira martxoaren 15ean, 18:30ean, bakearen aldeko kontzertu bateratua eskaintzeko. Martxoaren 15ean, UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko eskola guztiek bat egingo dute bakearen aldeko emanaldia eskaintzeko. Hala, 18:30ean , Elkarteko Eskoletako ikasle zein irakasleak beren hirietako kaleetara aterako dira ( […]


Monzon-Ganuza saria: Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk bizitza osoan euskararen, euskal kulturaren, Euskal Herriaren alde egindako lanagatik jaso dute saria

Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria banatu zen atzo, martxoak 10, bigarren urtez, Bergarako Seminarixoan egindako ekitaldian. Bergarako Musika Eskolako Alazne Suinaga, Miren Elorza eta Beñat Askargorta biolin joleek, Uxue Garitano biolontxelo joleak, eta Eneko Galdos dantzariak ere parte hartu zuten ekitaldian. 2021eko martxoaren 9an […]