ATE IREKIAK
Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, Bergarako Musika Eskolak 11:30etatik aurrera herritarrentzat zabalduko ditu bere ateak. Gure eskola eta daukagun eskaintza ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Horrez gain, 12:15etatik aurrera irakasleek emanalditxoak eskainiko dituzte. Honekin batera, adierazten dizuegu 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 7rarte zabalik dugula. Online eta presentzialki egiteko aukera dago. […]